HERRIZ HERRI

Bidegorriak

Goierri bizikletaz ezagutzea plazer bat da, hemen txirrindulariak eta oinezkoak dute eta lehentasuna. Gure bidegorrietatik ibiltzea, era seguru batean paseatzea da. Gaur egun bi bidegorri daude gure eskualdeko herriak biltzen dituena. Familia guztientzako daude pentsatuta, zailtasuna erraza baita. Ibilbideetan hobeto eta seguruago ibiltzeko seinalitika dago jarrita eta puntu arriskutsuetan, lurpeko pasabideak eraiki dira.

 

LEGORRETA-ORMAIZTEGI

Legorretatik Ormaiztegira doan bidegorria Itsasondo, Ordizia eta Beasaindik pasatuz. 13,43 km dira denera eta ordubete baino gutxiago kostatuko zaizu eremu historiko honetatik ibilbidea egitea. Ordiziako parte zaharretik pasako zara, Beasaingo Igartza Monumentu Multzotik eta Zumalakarregi museotik (Turismo bulegoa).

Powered by Wikiloc

 

LEGORRETA-ZEGAMA

Legorreta eta Zegama herriak lotzen dituen bidegorria, Itsasondo, Ordizia, Olaberria, Idiazabal eta Segurako herriak igaroz. 20,8 km luze ditu eta ordubete inguruan egin daiteke. Aprobetxatu ibilbidea eta egin geldialdi bat Seguran, oso ondo mantentzen den Erdi Aroko hiribildua, harritu egingo zaitu! Denborarekin bazoaz, Idiazabalen bizikletak aparkatu eta bisitatu Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio eta Dastatze Zentroa.

Explora otras actividades

en el goierri

Conoce las tierras altas de Euskadi

Basque Highlands

Ibur Hipika

Ibur hipika klubak maila ezberdinetako kurtsoak eskaintzen ditu, irteerak antolatzen ditu, galopa azterketak, gymkhanas...

Eskalada

Goierrin hainbat leku daude, Ataungo eremuetan kirol eskalada egiteko haitz egokiekin. Badira kirol eskalada egiteko erabat ekipaturik dauden hainbat eskola. Guztira zailtasun mota guztiko 250 bide inguru daude irekita.

BTT Bideak

Bizikleta maite duzuenontzat, bi gurpilen gainean egiteko ibilbide mordoa dago Goierrin. Mendiko bizikleta gustuko baduzu, Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturaleetan murgilduko zara proposatutako ibilbideekin.

Bidegorriak

Haranetako herriak bidegorri sare batez elkarturik daude. Baita ere pedalei emanez igo zaitezke mendietan barneratzen diren bideetatik. Goierrin txirrindularitza munduan dagoen afizioak harritu egingo zaitu!

Categories: KirolaKirola

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *