Herriak

Ormaiztegi

Bere ikonoa 1864. urtean irekitako altzairuzko zubia da, 18.000 tona, 289 metro luze eta 34 metro altu duen eraikuntza. Garrantzi estrategiko handikoa, Pasaiako portua eta Aragoi eta Gaztela lotzen zituen eta bertatik igarotzen zen Irun-Madril trena. 1995eko uztailaren lehenengo egunerarte egon zen martxa, paralelo dagoen hormigoizko zubia ireki zen arte.

Ormaiztegiko turismo bulegoa

Zumalakarregi museoa

Ordutegia:
• Martxoa – urria: astelehenetik – igandera 10:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00
• Azaroa – otsaila: asteazkenetik – ostiralera 10:00 – 14:00
• Asteburuak, Aste Santua eta jaiegunak 10:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00
• Bisita gidatuak: larunbata, igande eta jaiegunak: 11:00etan euskaraz, 12:30 etan erderaz eta 17:00etan bisitariaren arabera.
Hizkuntzak: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Frantsesa
Sarrera:
Orokorra: 3 €
Murriztua: 1,5 € (ikasleak, taldeak, jubilatuak, langabetuak, Nekatureko kideak, Andoaingo Bastero kulturguneko kideak, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide)
Dohain: ostegunero, 10 urtez azpikoak eta betizuko kideak.
Helbidea: Iriarte Erdikoa baserria, Muxika egurastokia 6
Telefonoa: 943 88 99 00
Emaila: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
Webgunea: www.zumalakarregimuseoa.eus

antolatu zure bidaia

alojamenduak eta non jan

Petit Goierri Pentsioa

130 urteko historia gordetzen dituzte pareta hauek eta hemendik aurrera beste bat idatziko dute, eraberritutako pentsio honetan.

Kuko Jatetxea

Ormaiztegi herrian kokaturik dago Kuko jatetxea eta merkatuko sukaldaritza berritua eskaintzen du.

Itxune Pentsioa

Itxune pentsioak 5 banakako gela, 11 bikoitz eta familiarako gela bat ditu (4 ohe eta komun bat). Ormaiztegiko herri lasaian kokaturik, jatetxea eta doako parkingak ditu.

ezagutu Euskadiko lur garaiak

goierriko herriak

Ordizia

Ordizia Ertaroko hiribildu bat da, eta Donostiatik hain gertu egoteak, 30 minutu, derrigorrezkoa egiten du herria ezagutzea. Ezagutu bere azoka ezaguna, bere azoka gastronomikoak eta bere alde zaharreko arkitektura.

Itsasondo

Donostiatik 26 minutura dagoen landa herri txiki bat da eta bi auzotan zatiturik dago. Aipatzekoa da duela urte gutxi arte izan zuen garrantzia meatzaritza sektorean, arbelaren ustiaketan hain zuzen ere.

Altzaga

Aralar Parke Naturaleko, Gipuzkoako mendi esanguratsuena den Txindokiko eta beste hainbat mendi tontorren bista paregabeak eskaintzen dituen landa eremuko herri txiki bat da eta Donostiatik 28 minutura bakarrik kokatzen da.

Itsaso

Itsaso eremu menditsu batean aurkitzen da, Izazpi mendiaren magalean eta paisaia ederra osatzen duten baserriz inguraturik.

Lazkao

Lazkao herria landa eremu eder batean kokatzen da baina aldi berean, A1 errepidetik oso gertu dago. Herriak eskaintzen dituen aukerak eta dibertsitatea kontutan izanik, herri honek berezko xarma du, besteak …

Beasain

Goierriko udalerri handiena da eta 14.000 biztanle inguru ditu. A1 errepidean bertan dago Donostiatik 28 minutura.

Gaintza

Txindoki mendiko magalean dagoen nekazal giroko herri txikia da eta Donostiatik 30 minutura dago. Bere paisaien edertasunarengatik bereizten da: begira ezazu hemendik Euskadiko mendi ederrenetako bat bere osotasunean!

Zerain

Zerainek herri txikiaren xarma eta paraje ederrak ditu, Donostiatik 39 minutura dago eta Euskadiko bihotzean dago. Gipuzkoako herri honek bere arkitektura eta ohizko kultura berreskuratzeko ahalegin garrantzitsua egin du eta …

Legorreta

Donostia-San Sebastián-etik 25 minutura kokatuta dagoen herri txiki bat da Legorreta. Salbatore izeneko Parrokia, inguruetako ederrenetarikoa da: bere hormak, altuak eta harri landukoak dira; barnekaldean, aipatzekoa da Ezeizaren artelana; berau, …

Ataun

Gipuzkoako herririk luzeena izateaz gain, azalera handienetarikoa duena da. Mitologiaz beterik, Nafarroarekin eta Aralarko basoekin muga egiten du eta Ataungo Domoa deritzon fenomeno geologiko bat dago bertan.

Segura

Gipuzkoan hoberen mantenduta dagoen almendra itxurako kaskoa duen Erdi Aroko hiribildua da Segura. A1 errepidetik 5 minutura dago eta Donostiatik 37 minutu behar dira bertara iristeko. Aizkorri eta Txindoki mendiak …

Ormaiztegi

1350 biztanle inguru ditu herriak eta Zumalakarregi museoa, baserriak, San Andres Eliza eta bertan dagoen Gipuzkoako bataiarri zaharrenetariko bat ezagutzeko aukerak ditugu.

Mutiloa

Donostia hiritik 37 minutura dagoen landa herrixka bat da Mutiloa. Herri honetako baliabide ekonomikoa, Erdi Arotik gaur egun arte, meatzaritza jarduera izan da.

Arama

Goierriko erdigunean kokaturik Gipuzkoako herri txikienetarikoa da, 1,3 kilometro karratuko eremuarekin eta 200 biztanlerekin. Bere ondare arkitektonikoa ezagutzen duzu?

Gabiria

Landa eremuko herrixka bat da, Donostiatik 37 minutura dago eta Goierriko muino batean aurkitzen da. Esaerak honela dio: “Gabiri: toki guztietatik agiri”; kokatzen den lekuari esker, bista ezinhobeak eskaintzen ditu.

Zaldibia

Txindoki mendiaren magalean dagoen landa herria da eta Donostiatik 33 minutura kokatzen da. Oinezko ibilaldi paregabeak egin daitezke Erdi Aroko galtzada erromanikoan zehar eta Auza Gaztelu eta Aralar mendilerrora besteak …

Olaberria

Olaberria “Goierriko balkoia” ezizenez ezagutzen dugu. Donostia-San Sebastián hiritik 32 minutura dagoen landa herria da eta Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalen bista ederrak ikus daitezke bertatik.

Zegama

Donostia hiritik 38 minutura kokatzen da eta Aizkorri mendiaren magalean dago estrategikoki kokatua; aintzinan, Gipuzkoako edozein eskualdetan sartzeko bide bakarra zen. Zegama, aintzinatik pasatoki nabarmena gertatu zen Gipuzkoako edozein bailaratara …

Idiazabal

Aralar eta Aizkorri mendizerraren magalean kokaturik, herri honek Idiazabal gaztaren jatorri deiturari ematen dio izena. Donostiatik 30 minutura dago kokaturik.

Categories: Herriak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *