Herriak

Itsaso

Itsason San Bartolome eliza bisita dezakezu; kanpaindorrean duen erlojua 1730. urtekoa da eta Gipuzkoako zaharrenetarikoa da. Bere erretaula nagusia garrantzi handikoa da, XVI. mendeko azken herenekoa.

Bere inguruetan eta Mandubi gainetik, Kizkitzako ermita ere bisita dezakezu. Baso baten erdian aurkitzen da eta bertan atseden hartzeko mahaiak daude.

ezagutu Euskadiko lur garaiak

goierriko herriak

Bidegorriak

Haranetako herriak bidegorri sare batez elkarturik daude. Baita ere pedalei emanez igo zaitezke mendietan barneratzen diren bideetatik. Goierrin txirrindularitza munduan dagoen afizioak harritu egingo zaitu!

Eskalada

Goierrin hainbat leku daude, Ataungo eremuetan kirol eskalada egiteko haitz egokiekin. Badira kirol eskalada egiteko erabat ekipaturik dauden hainbat eskola. Guztira zailtasun mota guztiko 250 bide inguru daude irekita.

igo aizkorrira

Euskal Herriko tontor ospetsuena ezagutu ezazu: Aizkorri. Igotzeko San Adrian kobaren azpian dagoen parkingetik hastea gomendatzen dizugu. San Adriango tunela zeharkatuko duzu, Erdi Aroko galtzada zapaldu eta Arabarren bidetik igoko …

Ibur Hipika

Ibur hipika klubak maila ezberdinetako kurtsoak eskaintzen ditu, irteerak antolatzen ditu, galopa azterketak, gymkhanas...

Umeekin Ibilbideak: San Adriango begiratokia SL Gi-3003

Gure eskualdea leku paregabea da umeekin ihesaldi dibertigarri eta hezigarriak antolatzeko. Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalak erreferentzi bat dira Euskal Herriko landa turismoan. Gure mendietako aire garbia arnastu eta askatasunaz …

Santiago Bidea (Zegama – San Adriago tunela)

Iparraldeko Santiago Bidea San Adriango tunelarekin batera, Gizateriaren Ondare bilakatu zuen UNESCO-k 2015. urtean. Ezagutu zergatik den San Adriango tunela erromesen mito, bertan beti aurkitu izan bait dute babesa.

Olaberria – Idiazabal

Ibilbide hau Olaberria eta Idiazabal artean dauden baserri guztien ondotik pasatzen da. Olaberria Goierriko balkoia bezala ezagutzen da, kasko batean kokaturik dagoen herria da eta XVII. mendeko San Juan Bautista …

hasiberrientzako senderimoa

Ibilbide zirkular hau egiteko gomendioa Gaintzatik irtetea da Txindokiko bista eder batzuk ikusi eta herritik buelta bat emateko bere baserriak ikusiz.

BTT Bideak

Bizikleta maite duzuenontzat, bi gurpilen gainean egiteko ibilbide mordoa dago Goierrin. Mendiko bizikleta gustuko baduzu, Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturaleetan murgilduko zara proposatutako ibilbideekin.

Categories: Herriak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *