ASTEAZKENERO 1512. URTETIK

Ordiziako azoka

Ordiziako azokak aho bete hortz uzten gaitu eta ez bakarrik bere zutabe harrigarriengatik. Azoka honen historiak eleberri bat idazteko adina ematen du…Erdi Aroan San Bartolome ermitaren inguruan lehen merkataritza topaketak egiten hasi ziren. 1512. urteko martxoaren 18an izan zen sutearen ondorioz, eliza eta etxe bat bakarrik gelditu ziren zutik, Juana Eroa Erreginaren gupida eragin zuena. Gaztelako Erregina zen Juana izan zen Ordiziako herriari -lehen Villafranca zuen izena- urteko asteazken guztietan azoka ospatzeko eskumena eman ziona, zergarik gabe. Azoka XVIII menderako finkatu zen eta 1860. urtean trena iritsi zen, azokari egundoko bultzada emanez.

Jatea atsegin duzun bidaiari bat bazara ezin duzu Ordiziako azoka bisitatzeari utzi, sasoi oro eskualdeko baserri eta ekoizleen produktuak eskaintzen bait dizkigu. Ia 50 bat postu makina bat produktuekin: kalabazak, sagarrak, tomateak, tipulak, zerbak, intxaurrak, basaranak, baba txikiak, letxuga edo niskalo eta onddoak, beste perretxikoen artean. Landutako produktuak ere aurki ditzakezu, mermelada biologikoak, arto opilak, ogia, menbriloa eta baita ere ardi, ahuntz eta behi gaztak besteak beste. Euskal ohiko produktuen artean Tolosako babarrunak, Gernikako piperrak, euskal pastela, sagardoa, txakolina eta noski, Idiazabal gazta aurkituko dituzu. Arkume, loreak eta guzti!

Ordiziako azokan baserritarrekin hitz egiteko aukera izango duzu. Jose Mari Unzin bere tomateak saltzen ikusiko duzu adibidez, edota Itziar Etxeberria bere ardi gazta, menbrilo eta sagardoa saltzen. Jon Etxeberria ezagutuko duzu, Ataungo erlezaina, erromero, akazia, erle-belar, mila-lore eta txilar eztiak saltzen, erregina jalea eta polen-hauts freskoaz gain.

Euskal Jaiak eta Artzain egunaren azoka bereziak Ordiziako azokaren egun handiak dira.
Goierrin bazaude, mesedez ez itzazu galdu! Harrigarriak dira. Irailaren 8tik gertuenen egokitzen den asteazkenean azoka berezia ospatzen da, barazki, fruta eta ganadu txapelketarekin, produktu erakusketa eta ekitaldi nagusiarekin: latxa edo karranzana ardien esne gordinarekin egindako gazta txapelketa eta enkantea, Idiazabal Gaztaren Kofradiak antolatuta. Idiazabal gaztaren Chanpions-a da! Euskal folklorea ikusiko duzu: dantzariak, txistulari eta dultzaineroak kaleak alaitzen gaztak Beti Alai frontoira eramaten dituzten bitartean.

Juan Mari Arzak, Pedro Subijana eta beste euskal sukaldari asko data hau erreserbatzen dute eta ez dute hitzordua galtzen. Arzak bera izan zen, 1980. urtean ospatu zen lehen enkantean, gazta irabazlea erosi zuen pertsona 12.000 pzta (72€) ordainduz. Diru kopuruak igotzen joan dira eta gazta ia Sotheby´s margolan bat bezala estimatzen da: 2014. urtean 13.050€ ordaindu ziren irabazlearen gazta erdi batengatik (550gr. inguru). 2017an, 8.200€ eta 2018an, 8.750€.

Denboraldiko lehen gazta dastatzea
Denboraldiko lehen gaztaren dastatzea Artzain egunean, Aralarreko Parke Naturalera uda pasatzera doazen ardiak ikusteko aukera duzu herritik igarotzen direnean. Egun honetan gainera, sasoiko lehen gazta dastatzen da: apirilean ospatzen da, Pazko asteko asteazkenean, Ordiziako Udaletxean. Gaztaren mozketa gastronomia munduko pertsonai ezagun batek egiten du: urteko Idiazabal gazta berriaren aurkezpena izaten da.

beste batzuk

aterpetxeak

Harizti Erdi Aterpetxea

44 plaza ditu ohe anitzeko logelatan. Urte osoan zehar aisialdiari loturiko hainbat ekintza egiteko aukera eskaintzen du.

Segurako Aterpetxea

Gazte kanpalekuak, etab. egiteko aproposa den aterpetxea. 12 pertsonatatik gorako taldeak hartzen dira. 50 eta 30 pertsonentzat bi jantoki, 100 pertsonentzako hitzaldi gela, egongela, frontoia eta mini golfa.

Lizarrusti aterpetxea

4 pertsonentzat 2 gela, 6 pertsonentzat 2 gela eta 14 pertsonentzat gela bat ditu. Guztira 34 pertsona.