GASTRONOMIA

sagardoa

Bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuleta parrillan erreta eta Idiazabal gazta intxaur eta menbriloarekin…eta nola ez, gure kupeletako sagardoa. Beste jankideekin partekatzen diren eserleku luze batzuetan jan ohi da eta honek giro atsegina izatea laguntzen du. Sagardoa oso freskagarria da, naturala eta alkohol gutxikoa. Euskal sagardotegietan 7€ inguruko sarrera bat ordaindu behar duzu eta nahi duzuna edan dezakezu.

Goierrin 7 sagardotegi ditugu. Sagardotegi garaia urtarriletik apirila* bitartera doa baina Goierrin, sagardotegi gehienak urte guztian ere irekita daude.

Aulia* sagardotegia, Legorretan: 125.000 litro sagardo inguru ekoizten ditu. Bere sagarrondo eta inguruko baserrietako sagarrez baliatzen da.

Otatza* sagardotegia, Zerainen: merendero bat du eta sagardo naturala ekoizten du.

Oiharte sagardotegia, Zerainen: nekazalturismoa da baita ere. Eguren familiak urteak daramatza sagardoa ekoizten. Bisita gidatuak eta katak eskaintzen dituzte baita ere.

Tximista sagardotegia, Ordizian: 14 barrika ditu eta 4.000 botila inguru ekoizten dituzte.

Urbitarte sagardotegia, Ataunen: Demetrio Terradillosek arraia eta haragia primeran prestatzen ditu parrillan. Ataunen Aralarreko Parke Naturalean ibilaldi bat, Barandiaran museoan bisita bat eta sagardotegia batu ditzakezu.

Etxe-zuri sagardotegi-erretegia, Olaberrian: sahietsa parrillan egiten adituak.

Olagi sagardotegia, Altzagan: nekazalturismoa da baita ere. Jantokian bertan egurrezko zenbait kupela ditu eta aldameneko upategian, altzairu herdoilgaitz kupelak.

beste batzuk

aterpetxeak

Segurako Aterpetxea

Gazte kanpalekuak, etab. egiteko aproposa den aterpetxea. 12 pertsonatatik gorako taldeak hartzen dira. 50 eta 30 pertsonentzat bi jantoki, 100 pertsonentzako hitzaldi gela, egongela, frontoia eta mini golfa.

Harizti Erdi Aterpetxea

44 plaza ditu ohe anitzeko logelatan. Urte osoan zehar aisialdiari loturiko hainbat ekintza egiteko aukera eskaintzen du.

Lizarrusti aterpetxea

4 pertsonentzat 2 gela, 6 pertsonentzat 2 gela eta 14 pertsonentzat gela bat ditu. Guztira 34 pertsona.