Goierri

Gastronomika

Goierri Gastronomika, Goierriko gastronomia kluba da, baratzetik mahairarte doan balio katea; Goierri Gastronomika 100 kidetik gora osaturik dago, jatetxe, sagardotegi, erretegi, gozotegi, pintxo taberna, era askotako alojamenduak, museo gastronomikoak, bisita daitezkeen ekoizleak, katering zerbitzuko enpresak, delicatessen dendak, zerbitzu turisikorako enpresak eta errezeptiboak tartean direlarik.

Zerbitzu hauen aukera zabalak, Idiazabal Lurraldeko produktu gastronomikoak lehen eskutik ezagutzeko aukera emango dizute. Haragia zuzenean ekoizleari erosteko aukera izango duzu, kata eta maridajeak egin eta zure familiarekin Goierritarren landa bizia partekatuko duzu.

Goierri Gastronomika Euskadi Gastronomikaren barne dago eta helburu eta konpromezu zehatz batzuk betetzen dituzten jatetxe, taberna, denda eta gastronomiarekin lotura duten beste establezimenduz osaturiko sare bat da. 

beste batzuk

aterpetxeak

Lizarrusti aterpetxea

4 pertsonentzat 2 gela, 6 pertsonentzat 2 gela eta 14 pertsonentzat gela bat ditu. Guztira 34 pertsona.

Harizti Erdi Aterpetxea

44 plaza ditu ohe anitzeko logelatan. Urte osoan zehar aisialdiari loturiko hainbat ekintza egiteko aukera eskaintzen du.

Segurako Aterpetxea

Gazte kanpalekuak, etab. egiteko aproposa den aterpetxea. 12 pertsonatatik gorako taldeak hartzen dira. 50 eta 30 pertsonentzat bi jantoki, 100 pertsonentzako hitzaldi gela, egongela, frontoia eta mini golfa.