ODOLKIA ETA MONDEJUA

beste produktuak

Mondejua ardi latxarekin egiten den artisau hestebetea da eta Goierrin bakarrik ekoizten da. Mondejuaren hiriburua Zaldibia da eta bertan, 20 urtetik gora daramatzate Mondeju txapelketa ospatzen, urrian egiten den Ardiki egunean. Ataunen mondeju beltza dasta daiteke. Eta zure galdera izango da, zer da zehatz-mehatz mondejua? Zer zapore dauka? Odolkiaren antzekoa da baina kolore txurizka duena. Inguruko baserrietan egiten da aspalditik, ardiaren hesteak porru, piper, arrautza, ardi gurin, pipermin eta espeziaz betez. Mondejua dastatzeko sasoi onena, urria eta otsaila bitartean izan ohi da.

Txakolia ohiko euskal ardo txuria da, frutaduna eta txinparta pixkarekin. Bertako mahatsarekin egiten da, Hondarrabizuria hain zuzen ere. Goierrin Bengoetxe upategi ekologikoa dugu (pestizida eta ongarri gabekoa). Txakolia dastatzeko era on bat, fresko-fresko hartzea da Idiazabal gaztarekin. Igartzako Monumentu Multzoan kata bat egitea gomendatzen dizugu, Dolarea Hotelean, XVII. mendeko baserri batean.

Goierriko gastronomia gozogintzari oso lotuta egon izan da beti eta bertako gozogileak garai bateko errezetak berreskuratzen saiatu dira. Zure bisitan Zegamako intxaur pastak, Segurako tarta edo Beasaingo Martintxoak dastatu ahalko dituzu, Beasaingo patroiaren omenez eginiko gozoa, San Martin de Loinaz.

Produktu guzti hauek gure kalitatezko jatetxeetan dastatzeaz gain, gure museo gastronomikoak bisita ditzakezu, asteazkenero Ordizian egiten den azoka, sagardotegiak eta gure ekoizleen ustiategiak. Haragia zuzenean ekoizleari erosteko aukera duzu, katak egin eta zure familiarekin nekazalturismo batean goierritarren landa bizimodua ezagutu.

 

Gastronomia kluba: Goierri Gastronomika

100 kidetik gora osatzen dute jatetxe, sagardotegi, erretegi, gozotegi, pintxo taberna, era askotako alojamenduak, museo gastronomikoak, bisita daitezkeen ekoizleak, katering zerbitzuko enpresak, delicatessen dendak, zerbitzu turistikorako enpresak eta errezeptiboak tartean direlarik.

beste batzuk

aterpetxeak

Lizarrusti aterpetxea

4 pertsonentzat 2 gela, 6 pertsonentzat 2 gela eta 14 pertsonentzat gela bat ditu. Guztira 34 pertsona.

Harizti Erdi Aterpetxea

44 plaza ditu ohe anitzeko logelatan. Urte osoan zehar aisialdiari loturiko hainbat ekintza egiteko aukera eskaintzen du.

Segurako Aterpetxea

Gazte kanpalekuak, etab. egiteko aproposa den aterpetxea. 12 pertsonatatik gorako taldeak hartzen dira. 50 eta 30 pertsonentzat bi jantoki, 100 pertsonentzako hitzaldi gela, egongela, frontoia eta mini golfa.