Autokarabana parkina

Zegama

Argi indarrerako fitxak Anduetza Parketxean eska daitezke, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren Interpretazio Zentroan, aparkamenduaren aldamenean dagoen eraikuntza, edo herriko Udaletxean.

Parkinera herriko edigunetik errez iritsi daiteke igogailu panoramiko baten bidez.

Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean kokaturik, gune hau ibilbideen hasiera puntua da. Parkinaren aldamenean Anduetza Parketxea kokatzen da, Aikzorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa. Anduetza Parketxean, inguruan egin eta ikus daitekeenari buruzko ekintzen berri ematen da: ibilbide sareko informazioa, parke naturalaren interes puntuak, zuhaitz lepatuak, San Adriango kobazuloan egindako indusketak, eta noski, parketxean bertan kokatzen den xiloteka ere ikus daiteke non mundu guztiko 1500 egur xaflatxo dauden.

Gaua igarotzea doakoa da. Argi indarra 3€ ordaintzen da 2 orduro eta ura ere doakoa da bertako erabiltzaileentzat.

NOLA IRITSI
A1 errepidean (Madril-Irun), 416. irteera hartu behar da. GI-2637 errepidea jarraitu behar da Zegamara iristeko eta bertara iritsi ostean, herriko seinaleak jarraitu parkinera iristeko.

Herria: Zegama
GPS: 42.9752411,-2.2923375
Helbidea: Bº San Bartolomé
Plaza kopurua: 8

beste baztuk

alojamenduak

Lazkao Etxe Nekazalturismoa

Eraberritutako baserri eder bat, Aralarreko Parke Natural erdian kokatua, eta arrantzarako oso egokiak diren ibaiez inguratuta. Sei logela bikoitz ditu bainugelekin eta 4 lagunentzat apartamendu bat.

Dolarea Hotela

XXI. mendeko eraikuntza berritzaileak eta Igartzako Monumentu Multzoa armonian nola elkartzen diren ikustea sinesgaitza da. Ingurunearekin erabat integraturik, Dolarea, Igartzako Monumentu Multzoa osatzen dutenen arteko beste eraikin bat da.

Oiharte Nekazalturismoa

XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oiharteri, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2.002an eraberritu zutenetik. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro …

Imaz Hotela

Hotel Restaurante Imaz con 9 habitaciones, inaugurado en enero de 2016, está ubicado en la villa medieval de Segura, una de las localidades que mejor han mantenido la esencia de …

Harizti Erdi Aterpetxea

44 plaza ditu ohe anitzeko logelatan. Urte osoan zehar aisialdiari loturiko hainbat ekintza egiteko aukera eskaintzen du.

Tellerine Nekazalturismoa

Aizkorri Parke Naturalean kokaturiko 1.792. urteko baserria, bere antzinako itxuran eraberritua harriz eta egurrez.

Salbatoreh! hotela

Salbatoreh! hotela izen bereko gune industrialean kokaturik dago, Beasaingo erdigunetik 3 kilometrora. Hotelak bezeroen erosotasuna bermatzen duten 14 logela ditu, besteak beste, doako wifi sarea, kable bidezko telebista, mahaia edota …

Liernigarakoa Landetxea

Lierni auzoan (Mutiloa) kokaturiko landetxea. Aizkorri eta Aralar Parke Naturaletaz inguraturik, 10 kilometrotako erradioan, Erdi Aroko herriak, museo etnografikoa, Ordiziako azoka, etab. aurki daitezke.

Lizargarate Nekazalturismoa

Eraikuntza berriko baserria da eta Lazkaoko Lazkaomendi auzoan kokaturik dago. Bost logela bikoitz bainugelarekin eta banakako bat bainugelarekin, telebista eta Wifi-arekin ditu. Egongela-jangela bat bezeroentzat, telebista eta beheko suarekin. Lorategia …

Segurako Aterpetxea

Gazte kanpalekuak, etab. egiteko aproposa den aterpetxea. 12 pertsonatatik gorako taldeak hartzen dira. 50 eta 30 pertsonentzat bi jantoki, 100 pertsonentzako hitzaldi gela, egongela, frontoia eta mini golfa.

Irizar-Azpikoa Nekazalturismoa

5 gela dituen eta landa eremuan kokaturik dagoen baserria da, zenbait baserriz eta Txindoki mendiko bista ezin hobeaz inguraturik. Euskal landa eremua eta bizimodua ezagutzeko modu aparta.

Zegama Pentsioa

Zegamako plazan eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean kokaturik dago eta 9 gela eta jatetxea dauzka Zegama pentsioak.

Borda Nekazalturismoa

Olaberria herrian, Goierriko eskualdean eta naturaz inguraturiko baserria. Lazkaotik km. batera eta A1etik 5 minututara. Aralarreko Parke Naturaletik gertu, Txindokitik 10 minutura eta Donostiatik 20 minututara.

Petit Goierri Pentsioa

130 urteko historia gordetzen dituzte pareta hauek eta hemendik aurrera beste bat idatziko dute, eraberritutako pentsio honetan.

Beasain-Autokarabana parkina

Auzoan supermerkatua, harategia, arrandegia, okindegia, jatetxeak, tabernak eta umeentzako parkeak aurki daitezke. Bidegorria eta autobus geltokia gertu.

Olagi Nekazalturismoa

4 gela bikoitz telebista, berogailu eta komunarekin eskaintzen ditu Olagi nekazalturismoak.

Bartzelona Landetxea

Bartzelona landetxeak bost logela ditu eta horietako logela bat ezinduentzako egokitua dago.

Ondarre Nekazalturismoa

Erabat berritutakoa eta XVI. mendean harriz, adreiluz eta egurrez eraikitako baserria da. Oria ibaiaren bazterrean kokaturik, izugarrizko bistak ditu Aizkorri mendira, Segurako kasko zaharrera eta Oriako bailarara.

Prestatu zure bisita

Goierrin aukera zabala duzu atsedena hartzeko. Gure alojamenduak maila ezberdinetan sailkatu ditugu, bakoitza nolakoa den azalduz eta bere informazioa eta kontaktua azalduz, zuk aukeratu dezazun non lo egin: herri-gune batean …

Aldarreta Nekazalturismoa

Eraberritutako 500 urte baino gehiago dituen baserria. Naturan murgildurik eta Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalen artean kokaturik, oporraldirako leku lasaia da.

Alai Hotela

Alai Hotela Etzegarate gainean kokatuta dago A1 errepidearen alboan, gasolindegi, denda, jatetxe eta taberna zerbitzuak eskeintzen ditu, dena 24 orduz irekia.